Afaria amaitutakoan, Sam-en emaztea sukaldeko garbiketa sistema aktibatzeko altxatzen da. Orduan, Sam ohi baino gehiago hurbiltzen zaizu eta zerbait xuxurlatzen dizu.

Zure familiarekin hitz egin nahi al duzu?

Baina… Polizia-etxeko deklarazioak eskatzen zuen…

Bai, badakit eurekin komunikatzeari uko egin diozula, baina, tira aizu, arduratuta egongo dira. Ondo zaudela jakinarazi nahi badiezu soilik esaten dizut.

Sam isildu egiten da bere emaztea itzultzen denean. Ematen du poliziak botere asko duela herrialde honetan. Eta telefonoak zulatuta badituzte?

Ez dakizu zer egin…