Polizia-etxetik zama arinduta ateratzen zara, badakizu paper horri esker lana bilatu ahalko duzula eta pixkanaka hobera egingo duela denak.

Baina bake horrek gutxi irauten du, iluntzen hasia da eta ez dakizu non egingo duzun lo.

Gurutzatzen dituzun pertsonengana hurbiltzen saiatzen zara, baina ez dute zure hizkuntza ulertzen eta kamioian bidaiatu ondoren zure usaina ez da batere erakargarria. Ez daukazu zerekin berotu eta beldurra sentitzen hasten zara.

Orduan norbaitek bizkarra ukitzen dizu, biratu eta galdetegia egin dizuten polizietako bat ikusten duzu. Zer moduz zauden galdetzen dizu eta bere etxean lo egitera gonbidatzen zaitu. Atsegina dirudi, baina ez dakizu noraino fidatu zaitezkeen inorekin.