«Joder, joder! A ze nahaspila. Familiari abisatzeko tarterik ere ez dut eduki… Eta hemen nago txerri artean kamioi kirasdun honetan, CQI onena duen herritar izatetik, legez kanpoko erbesteratu bat izatera igaro ez naiz ba».

Kamioitik ikusten duzu emakume asiar bat zure bila zetorren autotik irteten, eta urduritzen hasi da, zure etxeko atea kolpatzen du behin eta berriz eta poliziari abisatu dio zu bilatzeko eta atxilotzeko agindua aktibatzeko. Minutu gutxi batzuk dituzu zure GPS koordenaden arrastoa topatu baino lehen.

Erabaki behar duzu zure iD-txip elektronikoa gorputzetik erauziko duzun ez zaitzan inork inoiz jarraitu. Hala egiten baduzu, desklasifikatu bihurtuko zara, baina agian noizbait ezkutuan itzuli ahal izango zara zure hirira.

Bestela, zure txipa mantendu dezakezu eta herritarren lokalizazio sistema iristen ez den tokiren batera ihes egin. Baina zure iDa mantentzen baduzu eta topatzen bazaituzte, zigorra bete beharko duzu.