Bikain —dio Li-k—. Ez nauzu ni konbentzitu behar. Iritsi gara. Zure hobe beharrez espero dut auto honetan gertatu denaz txintik ere ez esatea, edo algoritmo gaixoari ihes egin dion gauzatxoren bat edo beste asmatzera behartuko ditut komunikabideak bestela.

Bide batez, badakizu zure agintaldian lagunduko dizun gobernu-taldea hautatzeko metodoa finkatu behar duzula gaur algoritmoetan. Pentsatzen dut TOPZetan egonda nahikoa denbora izan duzula pentsatzeko…

> Zure ondoren CQI rankingean dauden herritarrek osatutako taldea: Algoritmoen esku utziko duzu hautu hau. Berez, indize horrek aukeratzen ditu egokienak, horrek Mei Li-rekin borrokatzea badakar ere.

> Konfiantzazko hurbileko pertsonek osatutako taldea: Ez dakizu onenak diren, baina horrela bakarrik sortu ahal izango duzu konpromisoa hartuko duen, egoerara moldatuko den eta funtzionatuko duen taldea.

> Kolektibo desberdinetako pertsonek osatutako taldea: Bakoitzaren interesak etengabe zaindu beharko dituzuen arren, jendeak horrela baino ez baitu konfiantzaz sinetsiko herriaren errealitatea ordezkatzen ari zaretela.

Nork osatuko du zure taldea?