NTEMP

Linean

[ALDI BATERAKO MEZU BERRIA JASO DA > 22:07]

[IRAKURTZEKO FALTA DEN DENBORA: 04′ 48″]

Uste dut gizonez nahastu zarela.

Zuzenduko dizut akatsa.

Epaile Herritarra ez da nire lanbidea. Nire bokazioa da. 30 urte daramatzat honetan. Bizitza oso bat iruzurraren aurka borrokan.

Sentitzen dut esatea ez zarela ni erosten saiatu den pertsona bakarra. Hain zuzen ere, hainbeste urte badaramatzat lanpostuan, zu bezalako jendea urrutitik usaindu dezakedalako da.

Ez dute huts egiten. Portuko arrain gosetiak dirudite, eta edozein amuri heltzen diote. Kartzelan pentsatzeko denbora izatea bakarrik espero dut, azkarregi bizi izan baitzara azken hilabetean, ez duzu uste? Pobre izatetik aberats izatera, eta atzera pobre izatera berriz. Nonbaiten entzuna dut azken hau gerta dakizukeen gauzarik gogorrenetakoa dela. Ez da hala?