«Kaka zaharra! 5etik 4,987 da nire CQI? Ez nekien 2 hilabete neramatzala TOPZetan! Lanpetuegi egon naiz lanean mailaz igotzeko ikasten… Uff… 4 urte alkate bezala orain?».

Zure aurkezpen ofizialera eramango zaituen auto korazatuan sartu zara. Zure ondoan, emakume asiar bat, jantzi exekutibo eta irribarre behartuarekin.

Kaixo, urte askotarako. Mei Li naiz, zure komunikabide-zuzendari berria. Lanpostu hau behin-behinekoz esleitu didate hiriko indize onena duen bigarren pertsona naizelako, zure ondotik —dio begitankor—. Begira, laztana… Denbora oso gutxi dugu eta harira joango naiz. Urte asko daramatzat zure lanpostu berria lortzeko borrokan, eta oraingoan oso gutxigatik egin dit ihes. Unibertsitatea hasi aurretik egin zenuen bo-lun-ta-rio lan madarikatu horrek zure indizea asko igo du eta ondo izorratu nau… Bigarrena! Ba al dago hau baino postu okerragorik?

Begira, biok dakigu postu hau handi datorkizula, beraz alkate berri ideala izatearen fartsa idiliko honekin jarraitu dezakezu, edo txip hau hartu, Ethereum forman 1,500,000$ enkriptatuta dituena, eta guzti honetatik ihes egin. Baiezkoa eman besterik ez duzu, eta nire lantaldeak egingo du gainerakoa… Badakizu, zure historia polizialean lapurreta txikiren bat agertuko da, zure indizea pixka bat jaitsiko da, zure familia toki ederren batera eraman ahalko duzu datozen urteak egunsentiari begira igarotzeko… Eta tatxan! Mei Li da Grijalboko alkate berria. A ze fantasia, ezta? Zuk aukeratu.