Hiri madarikatu honetan aurpegi gabeko hamaika pertsona daude. Ikusezinak. Horrela deitzen diete politikariek hauteskunde-garaian erreskateak promesten dituztenean. Pertsona migratzaileak, baliabiderik edo lotutako CQIrik ez duten pertsonak, eta ez Erroldak eta ez Aurpegien Erregistro Sistemek ezagutzen ez dituzten kolektiboak.

Hau da hutsetik hasteko zure azken aukera. Itxura bereko norbait bilatu behar duzu periferian, eta haren IDa erosi. Diru zikin honek bizitza berri bat izateko aukera emango dizue. Bizitza bat, non biok erabaki ahal izango duzue nor izan nahi duzuen.