Hara, egia esan ez da gure aurkezpen onena izan. Nahiago genuen ahabi-pastela. Pentsatzen dut Montalvo andreak egin dituela aurkezpenak, ezta?
Zuzen nazazu oker banago, Epaile Herritar Jauna, baina ulertzen dudanez Datuak Babesteko Legea haustea ere salagarria da…
Enkriptatutako mezu madarikatu hauek denbora gutxi uzten didate lasai eta luze azaltzeko gauzak, beraz, zure baimenarekin, harira joango naiz. Ondo dakit zuen uniforme beldurgarriak gorabehera, zuen oinarrizko soldata kaka hutsa dela urbanizazio honetan daramazun bizi-erritmorako, eta komisio on bat lortzeko ikerketak ireki beste erremediorik ez duzula...
Baina badakit, halaber, ze gogaikarriak diren sistemarentzat burutu ezin diren ikerketak irekitzen dituzten salatariak. Gainera, zuen kasuan, ulertzen dut CQIk behera egiten dizuela, ezta?
Egia al da, baita ere, 4tik behera ezin dela kargu publikorik izan? Putakeria handia izango litzateke, Emilio... Esaten dute gogorrena aberats izatetik pobre izatera pasatzea dela.
Baina nik uste tipo jatorra zarela. Bestela, zer dela eta idatziko zenidan abisua ematen?
Ikerketa eta komisio jostagarri hori ezeztatzea hain gogorra izan ez dadin zuretzat, bikoiztu egingo dizut kopurua eta bihar bertan zerotik hasiko gara berriz, ahabi-pastela barne!