«Eskandalua? Zer esan nahi du agure madarikatu horrek? Mei Li-rekin gertatutakoa jakingo ote du? Ala agian urbanizazio honetan isildu beharreko gauza asko dituzte?».

«Joder… Benetan nazkagarria da hau dena. Bere harrokeria. Bere aurreiritzi klasistak. Bere zigorgabetasun sentsazioa. Bere mehatxu estaliak…».

Meriendara joan baino lehen, dei labur baina zuzena egin diozu Mei Li-ri. Biok dakizue auto hartan dirua onartu zenuenetik isiltasun itun batek eta elkarrekiko interes harreman batek batzen zaituztela. Argi daukazue biok zuen bizitza berrietan babestuta jarraitu nahi baduzuea, dakizuen guztia konpartitu behar duzuela eta begi-bistakoa da Rick-en merienda ez dela bere botere zirkulura gonbita atsegin bat, baizik eta bere kontu ilunetan muturra ez sartzeko abisu sotil bat. Kaka zaharra!

Lehenengo aldiz, Rick-engandik libratzeko erabaki azkar bat hartu behar duzula sentitzen duzu.