Argi dago botere zirkuluetan sartzea ez dela batere erraza. Inor ez da hauetan sartzen bere superboterea ekarri gabe.

Zorionez, meriendara joan baino lehen, dei labur baina zuzena egin diozu Mei Li-ri. Biok dakizue auto hartan dirua onartu zenuenetik isiltasun itun batek eta elkarrekiko interes harreman batek batzen zaituztela. Argi daukazue biok gure bizitza berrietan babestuta jarraitu nahi baduzue, dakizuen guztia konpartitu behar duzutela. Badakizu Mei-k orain zure urbanizazio berriko bizilagunen inguruko informazio asko lor dezakeela. Horregatik eskatu diozu urbanizazio honetako jendearen superbotereen profil osoak, zurea ere diseinatzeko.

Zein rol hartuko duzu kasta berri honetan txertatzeko?

> Social Responsible Leader berria izan, euren aberastasunen etikaren zaindari bezala ikusiko zaituzte denek.

> Export Leader berria izan, nazioarteko enbaxadekin ibilbide berriak irekiko dizkiezu.

> Luxury Manager berria izan, gustatuko zaie berriro luxuzko plan esklusiboenekin konektatzea.

> Celebrity Agent berria izan, badakizu VIP pertsona ospetsuekin tratua izatea gustatzen zaiela.

> Alkatetzarekin bitarteko berria izan, egiaz eragin publikoa izateko irrikaz daude.

> Lantxo txikiak egiten dizkiena izan, denek behar dituzte iturgintzako eta elektrizitateko lantxoak.