Meriendara joan aurretik dei labur eta zuzen bat egin diozu Mei Li-ri. Biok dakizue auto hartan dirua onartu zenuenetik isiltasun itun batek eta elkarrekiko interes harreman batek batzen zaituztela. Argi daukazue biok zuen bizitza berrietan babestuta jarraitu nahi baduzue, dakizuen guztia konpartitu behar duzuela. Badakizu Mei-k orain zure urbanizazio berriko bizilagunen inguruko informazio asko lor dezakeela.

Tira Rick, ematen du ezezagunei aholkuak emateko zaletasuna duzuela —erantzuten diozu beldurrik gabe—. Ez dizut esan, baina etxe zoragarria duzu… Egia esan, nik ere galdetzen diot neure buruari nola iritsi ote zareten zuek hau dena edukitzera… Bitxia, ezta? Nire aitak, tipo xumea bera, esaten zidan inor ez dela lan egiten aberasten. Zer uste duzu zuk? Ziur zure lagun Emiliok, epaileak, arrazoia emango liokeela. Jakintsuak dira aitak, ezta? —hausnartzen dut, bere masailezurreko muskuluak uzkurtzen eta bere begirada nahasia behatzen dituzun bitartean.

Izan ere, Rick, orain gogoratzen ari naiz, ekulakoa izan zen zure bizitza nola aldatu zen Grijalbo hegoaldeko lur babestuen birkalifikatzearekin. A ze pelotazoa zuena… Egin dezagun topa!

… Ea, zer nahi duzu?