Merienda Montalvotarrenean laburra izan da. Balirudike gonbidatuek aurrez hitzartuta zutela Rick, anfitrioiaren senarra, zuekin bakarrik uztea une batean.

Begira, ez zait gustatzen itzulinguruka aritzea. Ez daukat argi nola iritsi zareten honaino, hainbat gauza bururatzen zaizkidan arren. Baina, egia esan, badakizue zer? Hemen inork ez du inor epaitzen… Beno, nire lagun Emiliok izan ezik, Epaile Herritarra da eta, jajaja —algara ozena egiten du bere buruari grazia eginez, kanpotik behatzen zaituzten bere lagun bati begi-keinua egin bitartean.

—Ulertzen dut zaila dela ingurune hauetan kokatzea, lagunok. Adinean aurrera goaz eta egia esan lagunek eta nik kostata egiten ditugu adiskide berriak. Badakizue, hobe ezaguna den erdipurdikoa, ezagutzeke dagoen bikaintasuna baino… —dio argi utziz bere zirkulua murriztua dela zuentzako eta urruti nahi zaituztela—. Etorri izan dira beste batzuk lehenago, bat-batean aberastutako horietakoak, eta gero dena zapuztu zuten. Ze arraroa! Aberats berriak eta haien dotoretasun falta berezia —gaitzesten du.

   —Oso argi utzi nahi dizuet urbanizazioan edozein eskandalu azaleratzen bada eta argitxo urdindun autoak igarotzen badira hemendik, oso desatsegina izango dela guztiontzat, ados? Jende edadetua gara eta zarata ez zaigu gehiegi gustatzen —bukatzen du.