Mitinerako bidean, kristal tindatuen atzean sumatzen duzu nola bertaratutakoen aurpegiak zu ezagutzeko jakin-minetik haserre bitxi batera igarotzen diren. Une horretan, dei bat jasotzen duzu aurikularrean. Zure bikotekidea da.

Maitea… Shockean nago! Komunikabideetan izan dut zure izendapenaren berri. Nola ez zenidan kontatu TOPZetan zeundela eta CQIan 5etik hain hurbil zenbiltzala?

Garrantzirik gabeko zerbait iruditzen zaizu alkate izateko aukera? Hau ere kontatzea ahaztu zaizu? Atzo bertan komentatzen genuen nor izango ote zen izendatuko zuten inuxente berria, eta hara, zu zara! Izugarria da. Entzuten nago komunikabideek zuri eta zure ustezko ideologiari buruzko profil oso arraroa sortu dutela, eta ehunka hater dauzkat Twitterretik idazten, irainka, ez dakit ba… Zure bikotekidea izateagatik? Ez dut imajinatu ere egin nahi zer iristen ari zaizun zuri.

Azalpen bat behar dut. Badakizu Grijalboko bikote lasai eta langile bat besterik ez ginela, ez zaizkigu inoiz halako zalapartak gustatu. Algoritmo madarikatua! Esan, mesedez, zer egingo dugun. Ezin dut ezezagunen partetik nire kontrako jazarpen eta gorroto hau guztia jasan…

Lasai egon, bi aukera dituzu:

Sare sozial guztiak itxi honek guztiak zuen bizitza eta osasun mentalari eragin baino lehen.

Edo ingurune hauetan nabigatzen ikasi, orain pertsonaia publikoak zarete eta ez dago bitartekaririk gabe komunikatzeko zuen sareak baino hobeagorik.

Zer egingo duzu?