Iritsi da hauteskunde algoritmikoen eguna, datozen 4 urteetan alkate nor izango den erabakiko den unea. Gogoratuko duzunez, iraganean agintarien ustelkeria-kasu kopuru handiaren ondorioz, algoritmo bat diseinatu zen, herritar bakoitzaren historia eta ospea aztertzeko gai zena, eta CQI (Kalitate Herritarraren Indizea) izeneko indize bat sortu zen, gaitasun pertsonalak eta profesionalak neurtzeko eta zure izen on figitala aztertzeko gai zena. Gainera, sistema teknokrata bat ezarri zen, non CQI onena duten TOPZ deiturikoek onartu egin behar baitzuten algoritmoek hala erabakiz gero agintari gisa jarduteko herritar bezala zuten erantzukizuna. Bestela, kartzela-zigor luzeak ezarriko zitzaizkien. Hala ere, ustez TOPZetara iristen denak ez lioke inoiz botereari uko egingo.

Zorionak! Zure CQI paregabea irakurri ondoren, sistemak erabaki du zu zeu izango zarela Grijalbo gobernatuko duena datozen 4 urteetan. Ongi etorri zure bizitza berrira. Zure txoferra atean dago. Egoki jantzi zaitez. Milaka lagun daude udaletxeko plazan zure lehenengo mitina entzuteko zain.

Ordubete barru.