NAZIO BERRIA

Azkenean, beste kolektibo, komunitate, familiekin… elkartu zarete, eta ihesaldi kolektiboari ekin diozue landa-inguruneetan geratu diren eremu hutsetara, non komunitate berria nahi duzuen bezala eraikitzeko aukera izango duzuen. Zuek hartuko dituzue erabakiak, eta beste nazio eta hirien akatsak zuzentzeko aukerak guztia elkarrekin eraikitzera bultzatzen zaituzte. Ez da bidaia erraza izango, baina, behintzat, zuek nahi duzuena izango da.