ASKE IKUSEZINA

Ikusezintasunarekin eta mugitzeko eta erabakitzeko askatasunarekin nabigatzea lortu duzu hiri berri honetan, non urrats bakoitza, keinu bakoitza, erregistratuta baitago. Izugarrizko bidaia izan da. Ez da erraza izan. Batere. Bidean, zure bizitzan funtsezkotzat jotzen zenituen gauzei uko egin behar izan diezu, eta inoiz onartuko ez zenituzkeen baldintzak onartu. Baina lortu duzu. Onartua zara berriz, zerbait berria eraikitzeko aukerak dituzu, zeure gaitasunetatik.