ABERATS BERRIA

Sinestezina da botere-dinamiketan ze azkar finkatu zaren, nola integratu zaren goi-gizarte honetan. Bidean, zure komunitate berrian txertatu eta bertako pertsonengandik zure burua babesteko modua aurkitu behar izan duzu.

Orain, inoiz imajinatuko ez zenuen errealitate batean bizi zarete zure familia eta zu: pentsatu ezineko bidaiak, ordaindu ezin zenituen jatetxeetan otorduak eta, batez ere, eragin handiko zirkuluetara sarbidea. Ongia egitea errazagoa da posizio honetatik.

Hala ere, kontraesanekin atsekabetuta zaude. Atzera begiratu eta zure iraganean pentsatzen duzunean, pertsona bezala eratu zintuzten idealak etortzen zaizkizu gogora. Iruzurti bat sentitzen zara batzuetan. Boteretsua besteetan. Arduraduna. Erosoa. Dena batera.