Beti eskertzen da jende berri interesgarria ezagutzea, baina oraintxe ondo zaude zure harreman sarearekin. Gainera, ez zara LoveOne edo antzeko aplikazioen oso zalea. Pixka bat zaharkitua iruditzen zaizu bikote perfektua topatzearen kontu hori guztia hainbeste lotura mota ezberdin eduki daitezkeen garai honetan. 

Pertsona batzuentzat kaltegarriak ere izan daitezke aplikazio hauek; zure lantokian hauekiko menpekotasuna garatzen duten pazienteak izaten dituzue. Nolabait, loturen bila hasi eta guztiz isolatuta bukatzen dute, paradoxikoki. 

Egia da ordea aspaldian zure harremanak ez dituzula nahi adina zaindu. Noa eta Alexekin geratu zara kontzertu batera joateko, beraz. Zuri utzi dizute zeinetara joan aukeratzen.