«Kaixo. Bidaiarako konpainia nahi? Nire oinarrizko profilaren sarbidea eman dizut».

Ingurura begiratu nahi duzu nor den ikusteko, baina begira sumatzen bazaitu jakinarazpena irakurri duzula jakingo du, eta nahiago duzu disimulatu. Bere profilean sartu zara:

> Izena: Bobbi

> Adina: 26

> Generoa: Ez-bitarra

> Interesak: Sukaldaritza (artisaua eta 3Dkoa), errealitate birtualeko bideo-jokoak, arrauna.

> LoveOne-en portaera kalifikazioa: 💜💜💜💜🤍 4/5

> Zuen profilen bateragarritasuna: %91

Bobbiren konpainia onartu?