LoveOne holograma moduan ireki duzu. Zure sofa aurreko alfonbran gorpuzten dira profil ezberdinak. Azken eguneraketarekin, gainera, pertsonen usaina ere hauteman dezakezu, erabiltzaileek hala nahi badute. Zuk zeuk oraindik ez duzu zure usaina parametrizatu profilera igotzeko, nahiago duzu apur bat itxaron nola funtzionatzen duen ikusi arte.

Profilei begira eta begira zaude, baina ez daukazu batere argi. Egiaz, ez dakizu zeren bila zabiltzan ere, ze motatako harremana nahi duzun. Hobe duzu lehenbizi hori argitu, itsu-itsuan ibili baino. 

LoveOne-i eskatu diozu laguntzeko. Galdetegi bati erantzun ondoren, aukeraketa optimizatu bat erakutsiko dizu.