Bobbik ez du nahi inongo kontaktu fisikorik onespena kudeatzeko aplikaziorik gabe. Pena da, biak baitzaudete hurbilketarako gogoz, baina tira. 

Kontzertua bukatzean bakoitza bere etxera joan da. Ez dakizu Bobbirekin harremanetan jarraitu nahi duzun. Lagun onak izan zaitezkete akaso, erakarpen sexualak trabarik egiten ez badizue behintzat. Nork daki.

Ohera sartu aurretik Noa eta Alexekin biharko hitzordua konfirmatu duzu. Lo goxoan murgildu zara.