LAGUNEKIN PARTEKATUTAKO ETORKIZUNA

Bikote harremanetatik harago elkar zaintzeko pertsona talde ezberdinek topatu dituzten bizi aukerei buruz ikertzen ibili zara aste osoan zehar. Asko dira adin batetik aurrera lagunekin bizitzea erabakitzen dutenak, etxe berean edo bakoitzak bere espazioa duen bizitoki batean. Asko gustatu zaizu ideia.

Alex eta Noa ere kutsatu dituzu zure aurkikuntzekin, eta orain hirurok zabiltzate elkarrekin zahartzeko toki batekin amesten. Etxe ezberdinen iragarkiak bidaltzen dizkiozue elkarri, tartean etxola ezberdinez osatutako toki bat. Bakoitzak zuen etxea izango zenukete, espazio konpartituekin. Zoratuta zaude ideiarekin.

Zertarako behar dugu LoveOne, elkarrekin etorkizuna amesteko lagunak izanda?