ERRESISTENTZIA DIGITALAREN PARTE ZARA

Lanetik bueltako bidaian, lorezainarekin pentsatzen zaude. Egunero dago han, baina ez dio inork kasurik egiten. Bera ere ez da azaltzen lantokiko beste espazioetan. Arraroa da, edo berezia hobe esanda. Distira berezi bat dauka begiradan. Zuri bakarrik egiten dizu kasu. Gogoko ote zaitu? Nor da? Zergatik dute lorezain bat kontratatuta makinek perfektuki egiten duten lan bat egiteko?

Jakin-minak jota zaude, eta hurrengo egunean, berarengana hurbildu zara.

   —Erakutsiko hurbiletik? —esan diozu. Irribarrez eraman zaitu bugainbilea aldera. 

   —Askoz gehiago eta ederrago ere hazi daiteke, baina laguntza behar du horretarako. Bakarrik ezin du —esan dizu, oso serio, tinko begiratuz zuri—. Ulertzen?

Eta orduan ulertu duzu. Erresistentzia Digitaleko kide bat teknologiak suntsitu dituen jendez jositako zentro batean lanean. Noski!

   —Bai ulertzen dut. Baina gehiago ulertu nahiko nuke —esan diozu.

Irribarrez keinu egin dizu. Paper batean helbide bat eman dizu. 

Hemen hasi da zure bizitza berria. Mundu berri bat daukazu aurrean, eta zure jakin-minaren eta ekitearen indarrarekin, giza harremanak irauli eta maitasuna guztiz birdefinituko dituen aurkikuntzak egingo dituzu.

Mundu guztiak KRAK egitea nahi duzu.