LAGUNTZA ESKATU DUZU

Lantokiko Giza Baliabideen arduradunarekin hitz egin duzu. «Eskerrak garaiz konturatu zaren», esan dizu, ulerkor. «Eta eskerrak hemen lan egiten dudan», esan diozu. Laguntza eskainiko dizute, dena ondo joango da. 

Zure menpekotasuna gainditzeko tratamendu batean hasi zara, zentroan bertan. 21 egun igaroko dituzu hor. 

Zure logelatik paraje berde izugarriak ikusten dira. Egun osoa igaro zenezake basoei eta txoriei begira, txundituta. Behean zentroko lorategia ikusten duzu. Han dago lorezaina, egunero bezala, irribarretsu, bere lanari guztiz lotuta. Batzuentzat oso sinplea da zoriontasuna, pentsatzen duzu.  

Zuk ere ikasiko duzu zoriontasuna modu sinplean bilatzen. Eta etorkizunean, pertsona asko lagunduko dituzu bide horretan ere.