avatar

Rio

Linean

Kaixo Rio, albisteak ikusi berri ditut…

Bai, nik ere ikusi ditut

Azaldu dezaket…

Hori espero dut

Ez da ematen duena, benetan

Tira... Egia esan, nahiko argi dago dena, ematen duenez

Badakizu nolakoak diren komunikabideak, Egiaren Ministerioaren kontrola izan arren. Dena esajeratzen dute, dena mozorrotzen dute tentsioa mantentzeko eta gure arretari etengabe eusteko

Esan nahi duzu kontatzen duten ezer ez dela egia?

Denak dauka azalpen bat. Gizateriak aurrera egiteko lan egiten dut, une historiko batean gaude, pauso bakoitzarekin ehun pauso ematen ditugu. Inoiz baino azkarrago, esponentzialago doa dena. Horretarako, datuak ezinbestekoak dira, noraino iristeko gai garen jakiten laguntzen digun giza portaeraren ezagutza dira. Eta benetan esaten dizut harrigarria dela, sekulako izakiak garela. Oraindik gure boterearen ahalmen txiki bat baino ez dugu garatu

Ez ditut zure datuak erabili, gure artekoa aparteko zerbait da, badakizu berezia dela

Esan sinisten nauzula, mesedez…