Zure oroitzapen batera egin duzu bidaia. Hestiak zure bizitzaren biografia arakatu du eta 7 urterekin zure amamaren etxean zeundeneko une batera joan da. Zure familiaren hondarrezko jolasgunea ezagutzen duzu, zure lehengusuen aurpegi irribarretsuak ikusten dituzu ondoan eta erabateko kezkarik eza sentitzen duzu.

Ez dago une horren parekorik, udaren beroa ere senti dezakezu zure azalean, haize leuna dabil eta mundua arakatzeko grina duzunean sortzen den erabateko inozentzia eta jakin-mina dituzu.

Bakeak eta soseguak gorputza hartzen dizute.