Zeure barrua irekitzen diozu Hestiari, burutik kendu ezin duzun eta loa kentzen dizun hori kontatzen diozu. Egoera beste ertz batetik ikusten laguntzen dizu elkarrizketa labur batean, eta ondoren, arnasa lasai hartzeko eta zure buruan zalapartan dabilzkizun pentsamenduak lasaitzeko gai zara.

Ordea, ondoeza ez da desagertzen, bularrean duzun korapiloak ezinezko bihurtzen du loak hartzea. Hestiak bi aukera eskaintzen dizkizu zure sentimenduei aurre egiteko:

A) Hestia zure Osasuna Kontrolatzeko Gailura sar daiteke, lepoaren goiko aldean inplantatua 17 urterekin, neurotransmisoreak alteratzen dituzten substantzia batzuk askatuz ongizate-sentsazioa sortzeko.

B) Hestiak oroitzapen positibo bat aukeratuko du hara bidaiatu dezazun. Esperientzia hori bertan bazeunde bezala bizi ahalko duzu.

Zer nahiago duzu?