Zuen elkarrizketa luzearen ondoren, badirudi Nick prest dagoela hasieratik egin nahi zizun galdera egiteko.

   —Asko gustatu zait zurekin hitz egitea. Ez da erraza eguneroko bizitzako gauza hauek zalantzan jartzen dituzten pertsonekin topo egitea. Horregatik egin nahi dizut galdera bat… gure komunitatearekin bat egin nahiko zenuke eta sistema teknologiko masibo guztiak utzi? Badakit ez dela erabaki erraza, gurekin bat egiteak orain erabiltzen dituzun espazio eta teknologia guztiak alde batera uztea esan nahi duela, baina ziurtatzen dizut espazio berri txundigarriak aurkituko dituzula.

Arnasa hartzen duzu sakon, pentsakor…

   —Ez bazara prest sentitzen gurekin bat egiteko, Hestiarekin inoiz egin ez duzun moduan hitz egitea ere lor dezaket —dio Nick-ek—. Harreman-esparru berri bat ezartzeko aukera izango duzu; arauak jarri.