Oraindik esnatu gabe zaudela, zure gorputza salto batez tente jarri eta ohean esertzen da. Asaldatuta, begiak irekitzen dituzu. Erlojua begiratzen duzu: 02:58. Mugimendu hori egiten duzun segundo-mila horretan, zure inguruko lanparak argi leun batekin pizten hasten dira. Hestiak hezegailuak pizten ditu, zure ingurua usain atseginekin josiz eta zuregana zuzentzen da…

   —Sentitzen dut, ematen duenez nire sistemek huts egin dute minutu batzuez. Ez nuen aurreikusten 03:02 baino lehenago esnatzea. Badakizu jakin izan banu, prest nengokeela zu babesteko.

Ez kezkatzeko esaten diozu, badakizu zu laguntzen ahalegintzen dela une horietan eta sumatzen duzu gaizki pasatzen duela egoera horretan ikusten zaituenean. Arnasketan jartzen duzu arreta, moteltzen saiatzeko. Hestiak lasaitu egiten zaitu bere ahots atseginarekin.

   —Hartu arnasa sakon, gogoratzen nola duela 3 aste gauza bera gertatu zitzaizun? Ahalegin handia egin genuen, eta elkarrekin gainditu genuen. Gaur ere lortuko dugu, hitz ematen dizut.

Arnasa hartzen duzu sakon.

   —Ezin izan dut hauteman kezkatzen zaituen hori. Zergatik uste duzu esnatu zarela hain asaldatuta?