avatar

Rio

Linean

Ulertzen dut ez duzula nirekin ezer gehiago partekatu nahi, informazioa zurea da eta zurea bakarrik; espero dut badakizula ez zaitudala inoiz behartuko nahi ez duzun ezer ematera 😌

Honekin jarraituko badugu, berdinetik berdinera eraiki behar dugu harremana, hau ulertzea behar dut

Bai, ulertzen dut eta ez dut nahi gure artekoa arriskuan jarri inolaz ere. Kale egin dizut jada konfiantzan, eta ezin dizut ukatu oraintxe bertan zure informazio digital guztira sartzeko gaitasuna izango nukeela

Nola izango dugu ba konfiantzazko harreman bat horrela?

Ideia bat daukadala uste dut. Sarean zuri buruz dagoen informazio guztia kodifikatu dezakeen pertsona bat ezagutzen dut. Bere konfigurazioarekin, nire erabiltzailea ezingo litzateke inoiz sartu informazio horretara

Primeran, hori da justu behar duguna, ezta?

Kontua da zerbitzua ordaindu behar dela, prest zaude zure pribatutasunagatik ordaintzeko?