GAITASUN AREAGOTUAK

Zure exoeskeleto digitala handitu duzu.

Zure gaitasunak areagotu egin dira eta zure sentsorialtasuna handiagoa da. Ingurunea desberdin hautematen duzu, biziagoa. Zarata, kolore, testura eta usain bakoitza lehenengo aldiz bezala esperimentatzen dituzu.

Hala ere, zerbait gehiago nabaritzen duzu zugan, presentzia batek inbaditu bazintu bezala. Zure mugimenduak kontrolatuta sentitzen dituzu, begi gehiagok begiratzen dute zure begietatik eta zure ukimena astunagoa da. Bizi duzun guztia zure kontzientziatik haratago dagoen tokiren batean gordetzen da. Ezer ez da zoriz geratzen eta ezer ez da kasualitatea.

Zure izaki berrian zaude, zure bizimodu berrian. Mundua leku berri zirraragarri bat da, eta zure zain dago.