GOZATU SUBIRANOTASUN DIGITALAZ

Gobernuaren eta korporazio handien sistema digitalaren barruan zure subiranotasuna lortu duzu.

Kontratu pertsonal eta besterenezin bat daukazu, eta plataformek, Adimen Artifizialek eta gainerako ingurune digitalek egokitu egin beharko dute zuk eskatzen dituzun zerbitzuak eskaintzeko. Ematen dituzun datuen eta miatzen uzten ez dituzun datuen kontrola duzu.

Ezin izango dituzu gaitasun digital berri batzuk eskuratu, eman nahi ez dituzun datu batzuk behar baitira horretarako. Hala ere, harreman berri bat ezarri duzu teknologiarekin eta honen diseinatzaileekin.

Zure eremu pribatua daukazu mundu digitalean, eta inork ezingo du zure baimenik gabe sartu.