ERRESISTENTZIA DIGITALAREN PARTE ZARA

Zure ausardiak mundu berri honetara ekarri zaitu. Hemen ezingo dizu inork nortasuna lapurtu.

Errealitate digitala gizakiaren zerbitzura dagoen leku berri bat da. Datuak sortzeko duzun gaitasuna infinitua da, eta badakizu datu horiek kolektiboki partekatuz gero gizateriak aurrera egingo duela bere ezagutzan eta arazo konplexuetarako irtenbideak sortzeko gaitasunean: gaixotasunei buruzko ezagutza zientifikoa sor dezakegu, ingurune naturalarekin dugun harremana hobeto ulertu, gure gorputzak nola funtzionatzen duen jakin, edo gure eguneroko ekintzek epe luzean izan ditzaketen ondorioak ere jakin ditzakegu.

Erresistentzia Digitalaren parte zara, mundu kolektibo berria sortzen duen pertsonen taldea. Kolektibo honetako kide izateak adimen pribilegiatuenek egiten dituzten proiektu eraldatzaile berrietara sartzeko aukera ematen dizu. Ordea, klandestinitate honen parte izateak plataforma handiei eta gobernuei lotutako leku digital guztietatik kanpo egotera behartzen zaitu.