BIZITZA BERRIA %100 ANALOGIKOA

Mundu digitaletik erabat ateratzea lortu duzu, %100 analogikoa den zure bizitza berria hemen hasten da.

Zure nortasunaren arrasto guztiak ezabatu egin dira estatuko datu-baseetatik eta korporazio handien memoria digitaletatik. Ez dago zure mugimenduak miatuko dituen gailu edo plataformarik. Ez dago zure beharrak aurreikus ditzaketen sistema adimendunen aztarnarik, ez eta zure ohiko zereginetan lagunduko dizun laguntzaile pertsonalik ere.

Denbora naturalean bizi zara. Gogoan izan zure egoera analogikoak ez dizula uzten inongo zerbitzu digitali lotuta egoten (telebista, bankua edo urruneko osasun-sistema); ezin duzu garraio elektrikorik edo berehalako mezularitzako plataformarik erabili.

Berriro entrenatzen dituzu oinarrizko trebetasunak: orientazioaren zentzua edo zure memoria, besteak beste.