Azken klik horren ondoren, ukipen-pantailak harea-erloju baten itxurako holograma bat sortzen du, testa amaitu dela eta sistema erantzunak prozesatzen ari dela adierazten duena.

Segundo batzuen ondoren, erlojua desagertu egiten da, eta haren ordez mezu bat agertzen da: «Eskerrik asko testa zintzotasunez egiteagatik, erantzunak prozesatu egin dira eta etxe bat esleitu zaizu. Prest al zaude emaitza jakiteko?».

Inon klik egin aurretik, ia nahi gabe baietz egiten duzu buruarekin, eta hori nahikoa da pantaila aldatu eta zein etxetakoa zaren azaltzeko…