Altzairuzko atetik sartzen zara mahai eta aulkien errenkadaz jositako areto batera. Mahai bakoitzean ukipen-pantaila bat dago eta hor esertzen direnek pantailak irakurri eta ukitzen dituzte isiltasunean. Zure pentsamenduetan galduta zaude eta ongi etorria eman dizun norbaiten ahotsak ustekabean harrapatzen zaitu. Begi marroidun aurpegi irribarretsu batek non eseri behar duzun erakusten dizu. Benetakoa dirudi, baina belarrian antzematen den argiagatik dakizu humanoide bat dela.

   —Libre dagoen edozein tokitan eser zaitezke. Zalantzarik baduzu, laguntzeko nago hemen.

Mahai batean jartzen zara eta arretaz irakurtzen duzu pantailako mezua. Badakizu test honek, adimen artifizial aurreratuenek sortua, zein galaxiatakoa zaren esango dizula; zure berdinen taldea zein den, mundua zurea bezalako ikuspegitik bizi duten pertsonen galaxia. Etorkizunerako bidaia hasteko urduri, testa hasten duzu.