Ongi etorri Eirene Galaxiara, kohesionatzaileen etxera. Inguruan dituzun iritziak entzun eta ulertzeko duzun gaitasunari esker, funtsezkoa zara talde heterogeneoetan elkar ulertzeko. Ez dituzu bulkada handien ondorioz hartzen erabakiak, zure arrazionaltasunari eusten diozu.

Eireneko bizilagun bezala, pentsamenduaren sakontasun handia duzu bereizgarri. Pertsona enpatikoa eta sentibera zara, eta talde-lanean zoragarria zara ondorioz. Eirene Galaxia horrela izendatu zen bakea eta soseguaren kontzeptuak irudikatzen zituen jainkosa grekoaren omenez.