The Future Game taldeak gazteen ahotsak entzun daitezen lan egiten du, etorkizun alternatiboak irudikatzeko duten boterea ulertaraziz, ahotsa altxatzeko leku bat emanez eta gazteak erabakiak hartzeko guneetatik kanpo mantentzen dituen kultura apurtuz.
Dot Coop-ek bultzatutako ekimena da, eta gazteek irudikatu eta bizi nahi duten etorkizuna erabakitzeko agertoki berri bat sortzeko lan egiten du. Irudimenaren botere eraldatzailean eta komunitateen botere aktibatzailean sinesten dugu.